Nor gara?

Mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen espezialistak.

Urte luzez irabazitako esperientziari esker, fabrikazio-ekoizpen osoan zehar lagundu eta aholkatu diezaiekegu bezeroei. 30 urteko esperientzia dugu mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen.

Zergatik gu aukeratu?

Ekoizpen-ahalmena

Bikaintasunaren aldeko apustua eta gure instalazioak dira proiektu handi eta konplexuak egiteko ahalmena ematen diguten bi faktore garrantzitsuenetakoak. Ekoizpen-aukera ugari eskaintzen ditugu.

Kalitatea eta berrikuntza

Askotariko makina espezializatuak ditugu eta, haiei esker, dimentsioari zein geometriari dagokionez mekanizazio-perdoi estua eskatzen duten prezisio handiko pieza mekanizatuak sortu ahal ditugu.

Arreta pertsonalizatua

Bezeroekiko komunikazio aktiboaren alde egiten dugulako. Bezeroen beharrei entzuten diegula eta proiektu bakoitzean laguntzen ditugulako soluzio eraginkorrekin. Guretzat garrantzitsuena bezeroen asebetetzea delako.

Instalazioak

UTIMESAren Instalazioak

UTIMESAk 4.000 m2 baino gehiagoko instalazio modernoak ditu, elkarri lotutako hiru pabilioitan banatuta eta 16 tonako zubi-garabiz hornituak. Pabilioi bakoitzak funtzio jakin bat du: Mekanizazio zehatza, mekanizazio handiak, makineria bereziaren fabrikazioa, erabiltzen hasteko prest dauden soluzioen biltegiratzea eta muntaketa eta funtzionamendu-probak.

Askotariko makina espezializatu modernoak edukitzeaz gain, UTIMESAk profesional handiz osatutako Sail Tekniko bat du bezeroei laguntzeko. Sail horretan antolatzen eta kudeatzen da fabrikako ekoizpen guztia.

UTIMESAren Pabiloia - Mekanizazio zehatza UTIMESAren Pabiloia - Makina Berezien Ekoizpena

UTIMESAko Historia

Hasiera umila.

UTIMESA 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen. Hasieran, mekanizazio-tailer txiki bat zen eta tokiko enpresei ematen zien zerbitzua. Luis Arregui Alaitza-k fundatutako enpresak hasiera-hasieratik egin zuen berrikuntzaren eta kalitatearen alde jardueraren ardatz nagusi gisa; izan ere, haren ustez, enpresaren balio gehigarri eta bereizgarria bezeroekiko arreta pertsonalizatuan eta kalitate nahiz zehaztasun handiko produktuan zetzan.

Urteek aurrera egin zuten, UTIMESAk esperientzia irabazi zuen eta zonaldeko enpresen hornitzaile garrantzitsu gisa finkatzen hasi zen. Horri esker, enpresa modu jasangarrian eta jatorrizko printzipioei jarraituz hazi zen.

2000 - 2013: Enpresaren hedapena eta modernizazioa.

UTIMESA familia baten inguruan sortu zen eta, ohikoa denez, belaunaldi-aldaketa gertatu zen UTIMESAko fundatzaile Luis Arregui Alaitzaren semeen esku.

Garai honetan, enpresak modernizazio-prozesua abiarazi zuen: instalazioak handitu zituen eta punta-puntako makina espezializatuak erosiz ekoizpen-ahalmena hobetu zuen.

Nolanahi ere, berrikuntzak egin arren, UTIMESAk oso argi izan du beti «enpresen benetako arrakasta pertsonetan dautzala». Hala, bere jatorrizko printzipioei jarraituz, urtez urte kopuruz handitzen doan langile gazte eta oso kualifikatuen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, enpresaren garapenerako ezinbesteko alderdia dira.

Utimesa - mekanizazio zehatzean espezialistak

Instalazioak handitzea

2013-2016: Garapen jasangarria eta instalazioak handitzea.

UTIMESA modu jasangarrian hazten jarraitzen du eta zenbait enpresa garrantzitsuren hornitzaile gisa finkatzen ari da nazioartean izandako hedapena dela medio. Hori dela eta, beste pabilioi bat eraikitzen hasi da, tamaina eta konplexutasun handiko lanak egiteko makina handiak jartzeko.

Top