Utimesa - mekanizazio zehatzean espezialistak

Mekanizazio Zehatza

Dimentsioari zein geometriari dagokionez mekanizazio-perdoi estua eta gainazaleko akabera bikaina eskatzen duten prezisio handiko pieza mekanizatuak sortzen adituak gara eta, horretarako, punta-puntako teknologia erabiltzen dugu.

Xehetasun handiko pieza metalikoak zein ez-metalikoak ekoizten ditugu aleazio arinetan (erresistentzia handiko aluminioa, letoia, nylona, altzairu herdoilgaitzak, titanioa, aleazioak, etab.).

Soluzio oso-beteak

Erabiltzeko prest dauden proiektuak eskaintzen dizkiegu bezeroei. Hala, produktua guztiz bukatuta jasotzeko aukera ematen diegu, gainazaleko akabera tratamenduak, margotzea, soldadura eta bestelako beharrezko prozesuak barne.

UTIMESAn punta-puntako teknologia baliatzen dugu zehaztasun handiko makinekin eta oso ondo prestatutako giza talde batekin, eta, horri guztiari esker, produktibitate handia lortzen du proiektu bakoitzean. Halaber, puntako egiaztapen- eta identifikazio-baliabideak erabiltzen ditugu.

Horrek guztiak aukera ematen digu bezeroei mekanizazio-kalitate gorena bermatzeko xehetasun handiko piezetan.

Adibideak

Utimesa - prezisio handiko pieza mekanizatuak sortzen adituak gara
Utimesa - prezisio handiko pieza mekanizatuak sortzen adituak gara
Utimesa - prezisio handiko pieza mekanizatuak sortzen adituak gara

Makineria

Askotariko makinak ditugu eta horrek bezeroei hainbat aukera eskaintzea ahalbidetzen digu. Ikusi gure ekoizpen-baliabideak.

  • Deitu
  • +34 945 229 647
Top